lunes, 21 de mayo de 2012

Erdi Aroko arkitektura




                         ARTE  ERROMANIKOA

Sendo eta monumentala da. Harrizko horma lodiak ditu.
 Erdi-puntuko arkuak ditu
 Sabaia kanoi-gangaz estalita du. Kanoi-gangak erdi-puntuko arkuen luzapenak dira.
Oso astunak direnez, hormak dituzte euskarri, eta parpain-arkuen bidez sendotzen dira.
 Arku horiek ataletan banatzen dituzte gangak.
 Leiho gutxi eta txikiak dituzte. Barnealdea iluna da










                       


ARTE  GOTIKOA

Arina da, eta horma meheak eta zenbait solairu ditu.
 Arku zorrotzak ditu.
 Sabaia gurutzeria-gangaz estalita du. Gurutzeria-ganga bi
arku zorrotz gurutzatuz egiten da. Horrelako gangak arinak
dira, eta zutabeak edo pilareak dituzte euskarri.
o Leiho asko eta handiak dituzte. Leiho horiek koloretako
beirateak dituzte. Barnealdea argitsua eta koloretsua da.








ARIKETAK .
1. Aipatu estilo erromanikoaren eta estilo gotikoaren funtsezko bina ezaugarri.
2. Zergatik dira eliza gotikoak erromanikoak baino argitsuagoak?
3. Erreparatu alboko bi irudi hauei.Bietatik zein da arte erromanikoa
eta zein arte gotikoa?
Zergatik?

1. Estilo erromanikoa: horma lordiak; irekigune gutxi; erdi-puntuko arkua. Estilo gotikoa: horma lerden eta meheak; leihate handiak; arku zorrotza.
2. Eliza gotikoak askoz argitsuagoak dira, leiho handi ugari dituztelako.
3. A irudia arte erromanikoa da, zirkunferentzierdiko arkuak baliatu direlako; leiho gutxi daudelako eta txikiak direlako; eta horren ondorioz, barrualdea ilun samarra delako. B irudia estilo gotikokoa da, arku zorrotzak baliatu direlako; leiho ugari dituelako eta handiak direlako; eta horren ondorioz, barrualdea argitsua delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario