lunes, 26 de marzo de 2012

ANTZINAROA

ZELTAK
  • Iberiar goi-lautada eta kostalde atlantikoan kokatu ziren.
  • Batez ere abeltzainak ziren eta bazekiten ere metalezko tresnak egiten.
  • Tributan antolatuta zeuden.
  • Leku garaietan egiten zituzten herrixkak, harresiz inguratuak.




IBERIARRAK
  • Penintsularen kostalde Mediterraneoan bizi ziren.
  • Abeltzainak eta nekazariak ziren.
  • Oso trebeak ziren eskulturak egiten.
  • Bazekiten idazten, beraz, alfabeto bat erabiltzen zituzten.
  • Afrikatik etorri omen ziren.


          

TARTESOTARRAK
  • Tarteso izeneko erresuma kokatuta zegoen Guadalquivir ibaiaren ibarrean.
  •  Lurralde hura metal ugarikoa zen; urrea, zilarra eta kobrea,batez ere.
  •  Bertako biztanleak oso trebeak ziren metalezko objektuak egiten.







FENIZIARRAK
  • Tartesoko aberastasunek feniziarak erakarri zituen.
  • Merkatari handiak ziren, batez ere itsasoz.
  • Bere egiazko jatorria da gaur egungo Líbano, ekialde hurbilean.
  • Bere itsasontziak zedro izeneko zuhaitz baten zuraz egiten zituzten.



GREZIARRAK
  •  Greziarrak Kataluniako eta Levanteko kostaldean kokatu ziren K.a VI. mendean.
  •  Beraiek egindako zeramikak egiten zituzten; metalak, gatza eta espartzua.
  •  Sagunto, Hemeroskopeion, Emporion eta Rodas koloniak sortu zituzten.





KARTAGOTARRAK
  • Kartagotarrak, jatorriz, feniziarrak dira.
  • Gaur egun den Túnez, lehen, Kartago zen.
  • Alde batetik, merkatariak ziren, metalak eta ehunak salerosten baitzituzten.
  • Beste aldetik, gudazaleak ziren eta lurraldeak menderatzeko nahia zuten.
  • Balear uharteak menderatu eta Ebyssos eta Kartago Nova sortu zituzten.


ERROMATARRAK
  •  K.a 218 urtean etorri ziren Espainiara, ia berrehun urte behar izan zuten penintsula osoa konkistatzeko.
  •  Hispania izena jarri zioten eta probintzietan banatu zituzten.

lunes, 12 de marzo de 2012

HISTORIAURREA


Paleolitoaren ezaugarriak   

  • Nomadak ziren, hau da, leku batetik bestera ibiltzen ziren.
  • Ehizan, arrantzan eta fruitu bilketan aritzen ziren.
  • Haitzuloetan edo atari zabaletan bizi ziren, eta batzuk, adarrez eta animalia-larruz egindako txaboletan.
  • Tributan antoltzen ziren ( hogeita hamar lagun edo).
  • Tresnak harriz eta hezurrez egiten zituzten.
  • Artea:
    • Kobazuloetan labar-pinturak egiten zituzten.
    • Kolore ugari erabiltzen zituzten. Hauek lortzeko, edo mineralak birintzen zituzten, eta ondoren, animalia-koipearekin nahasten zituzten. 
Neolitoaren ezaugarriak
  • Sedentarioak bihurtu ziren, hau da, leku finko batean bizitzen hasi ziren.
  • Nekazariak eta abeltzainak dira orain.
  • Herrixkak sortu zituzten.
  • Harri leunduko tresnak egiten zituzten, askoz landuagoak.
  • Artea:
    • Zeramikazko ontziak egiten zituten.
    • Eszenak margotzen dituzte, oso irudi eskematikoak dira.
    • Kolore bakar bat erabiltzen zuten.
  • Aldaketa sakona
    • Gizakiak konturatu ziren fruituak blitzean, haziren bat lurrera erortzen bazen, gerora, landare bat jaiotzen zela leku horretan. Horrela hasi ziren landatzen:
      • Lehenbizi garia eta arroza.
      • Gero, beste landare batzuk.
    • Abereak eta laboreak zaintzeko, gizon-emakumeek animalien eta landatutako lurren ondoan bizi behar zuten.
    • Hori dela eta, sedentarioak bihurtu ziren.

Metal Aroaren ezaugarriak
  • Lanbideak berezitzen hasi ziren.
  • Metalezko objektuak egiten ikasi zuten.
  • Herrixkak hiri txiki bihurtzen dira.
  • Gurpila, bela eta goldea asmatu zituzten.
  • Artea:
    • Monumentu megalitikoak egin zituzten:
      • Menhirrak
      • Trikuharriak
      • Cromlech edo harrespilak