Hasieran Al Andalus, emirerria zen: Damaskoko kalifaren mendeko probintzia bat. 929an, kaliferri bihurtu zen, hau da, independientea. Bere lehenbiziko kalifa Abderramán III izan zen.
1031. urtean, Al Andalus zenbait taifatan (erresuma txikiak) banatu zen. Kristau-erresumek ahulune horretaz baliatuta, mugak hegoalderantz hedatu zituzten.
1212an, kristau-erresumetako armadak, bat eginda armada musulmanak azpiratu zituzten, Navas de Tolosako Guduan.
Al Andalusen kultura eta artea:
- Al Andalusen sekulako eraikuntzak egin zituzten. Arkitekto musulmanek material kaskarrak eta iraunkortasun gutxiko materialak erabiltzen zituzten, hala nola igeltsua eta adreilua, baina apaingarri ugari jartzen zituzten.
- Bestalde, ia eraikin guztietan zegoen ura: iturriak, urmelak, ur-jauziak...
- Granadako alhambra
- Alfajería jauregia, Zaragozan.
- Sevillako Giralda
- Kordobako mezkita.
- Al Andalus kulturagune handia bilakatu zen X. mendetik aurrera.
- Hirietan, mediku, idazle, astronomo, matematikari eta filosofo garrantzitsuak bizi ziren; adibidez, Averroes eta Maimonides.