lunes, 28 de mayo de 2012

ARTEA AL ANDALUSEN

1. Definitu kontzeptu hauek: mozarabiar, muladi, medina, zoco eta meskita.
2. Aipatu Al Andalusko hirien hiru ezaugarri.
3. Begiratu argazki hauei eta azaldu nolakoak ziren Al Andalusko eraikinak.

 
1. Mozarabiar: Al Andalusen bizi zen eta bere erlijioa praktikatzeari
utzi ez zion kristaua.
Muladi: Al Andalusen bizi zen eta
erlijio musulmanera bihurtu zen
kristaua.
Medina: hiri musulmanaren alde
nagusia, eraikinik garrantzitsuenak
biltzen zituena.
Zoco: hiri musulmanetako azoka,
artisauek beren produktuak saldu
ohi zituzten lekua.
Meskita: musulmanak otoitz egiten
duten tenplua.
2.
Hiri musulmanak harresiz inguratuta
zeuden, eta kaleak estuak
eta irregularrak ziren. Hiriguneari
medina esaten zitzaion eta bertan
zegoen meskita nagusia.
3. A eta B argazkietan ikus dezakegu
musulmanek eraikinak egiteko
material kaskarrak erabili ohi zituztela;
zutabe ugari baliatzen zutela;
eta hainbat arku jartzen zituztela
–zirkunferentziaerdikoa eta ferraarkua,
esaterako–. C argazkiaren
bidez jakin dugu ura garrantzi handikoa
zela erakin musulmanetan; izan
ere, eraikin askotan zenbait putzu
eta iturri zeuden.