lunes, 23 de abril de 2012

MUSULMANAK ESPAINIAN

711. urtean, musulman oste batek bisigodoak garaitu zituzten Guadalete gatazkan, eta Penintsulako lurralde asko eta Balear uharteak menderatu zituzten. Lurralde horiei guztiei Al Andalus deitu zioten eta Kordoba hartu zuten hiriburu.
Hasieran Al Andalus, emirerria zen: Damaskoko kalifaren mendeko probintzia bat. 929an, kaliferri bihurtu zen, hau da, independientea. Bere lehenbiziko kalifa Abderramán III izan zen.
1031. urtean, Al Andalus zenbait taifatan (erresuma txikiak) banatu zen. Kristau-erresumek ahulune horretaz baliatuta, mugak hegoalderantz hedatu zituzten.
1212an, kristau-erresumetako armadak, bat eginda armada musulmanak azpiratu zituzten, Navas de Tolosako Guduan.
1492. urtean, Elisabet Gaztelakoak eta Fernando Aragoikoak, Granadako erresuma menderatu zuten.
Al Andalusen kultura eta artea:
  • Al Andalusen sekulako eraikuntzak egin zituzten. Arkitekto musulmanek material kaskarrak eta iraunkortasun gutxiko materialak erabiltzen zituzten, hala nola igeltsua eta adreilua, baina apaingarri ugari jartzen zituzten.
  • Bestalde, ia eraikin guztietan zegoen ura: iturriak, urmelak, ur-jauziak...
  • Eraikuntza famatuak dira:
    • Granadako alhambra
    • Alfajería jauregia, Zaragozan.
    • Sevillako Giralda
    • Kordobako mezkita.
Kultura:
  • Al Andalus kulturagune handia bilakatu zen X. mendetik aurrera.
  • Hirietan, mediku, idazle, astronomo, matematikari eta filosofo garrantzitsuak bizi ziren; adibidez, Averroes eta Maimonides.                                        

lunes, 16 de abril de 2012

ERDI AROA















Toledo bisigodoen hiriburua zen Espainian. Izan ere,
bisigodoek penintsula inbaditu zuten V. mendean.