lunes, 4 de junio de 2012

LA ILUSTRACIÓN




Ilustrazioak munduko misterio guztiak argitu nahi zituen arrazoiaren argiaren bidez, bai eta superstizioa eta ezjakintasuna deuseztatu ere. Lau izan ziren mugimendu intelektual horren ezaugarriak:

Arrazoia ezagutzaren oinarri nagusia dela aldarrikatzea, naturaz gaindikoa eta tradizionala arbuiatzen zituen, erlijioak ezarritako dogmak biziki kritikatu zituen eta erlijio jardueretatik urrundu zen.

Gizakiaren ahalmenari buruzko baikortasuna eta gizadiaren aurrerapen etengabearekiko neurrigabeko konfiantza sustatzea.

Aurkikuntza zientifikoak gauzatzea eta filosofoen ekarpenak gizartean eta politikan ezartzea.

Hezkuntza bultzatzea arrazoia hedatzeko bide moduan.

Ideologia berria zentro ofizialak -esate baterako unibertsitateak eta akademiak- alde batera utzita hedatu zen, zentro ofizialak Elizaren kontrolpean zeudelako neurri handi batean. Ilustrazioak erabilitako hedabideak aretoak, masoneria, prentsa eta argitalpen mota oro izan ziren.
Pentsamendu politiko ilustratua

Pentsalari ilustratuek ez zuten doktrina politiko homogeneorik egin eta ezin izan zituzten absolutismoaren oinarriak deuseztatu. Hala ere, hiru egile gailendu ziren beren testu politikoek izandako eraginagatik:

Montesquieuk botereen banaketaren printzipioa garatu zuen: legegilea, legeak egiten dituena; betearazlea, legeak betearazten dituena; eta judiziala, justizia ematen duena.

Rousseauk bere demokraziaren teoria egin zuen. Horren arabera, herriak du subiranotasuna

Voltairek Erregimen Zaharreko funtsa kritikatu eta erregeen boterea mugatuko zuen Sistema Politiko Parlamentarioa sortzea propostau zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario