lunes, 12 de marzo de 2012

HISTORIAURREA


Paleolitoaren ezaugarriak   

  • Nomadak ziren, hau da, leku batetik bestera ibiltzen ziren.
  • Ehizan, arrantzan eta fruitu bilketan aritzen ziren.
  • Haitzuloetan edo atari zabaletan bizi ziren, eta batzuk, adarrez eta animalia-larruz egindako txaboletan.
  • Tributan antoltzen ziren ( hogeita hamar lagun edo).
  • Tresnak harriz eta hezurrez egiten zituzten.
  • Artea:
    • Kobazuloetan labar-pinturak egiten zituzten.
    • Kolore ugari erabiltzen zituzten. Hauek lortzeko, edo mineralak birintzen zituzten, eta ondoren, animalia-koipearekin nahasten zituzten. 
Neolitoaren ezaugarriak
  • Sedentarioak bihurtu ziren, hau da, leku finko batean bizitzen hasi ziren.
  • Nekazariak eta abeltzainak dira orain.
  • Herrixkak sortu zituzten.
  • Harri leunduko tresnak egiten zituzten, askoz landuagoak.
  • Artea:
    • Zeramikazko ontziak egiten zituten.
    • Eszenak margotzen dituzte, oso irudi eskematikoak dira.
    • Kolore bakar bat erabiltzen zuten.
  • Aldaketa sakona
    • Gizakiak konturatu ziren fruituak blitzean, haziren bat lurrera erortzen bazen, gerora, landare bat jaiotzen zela leku horretan. Horrela hasi ziren landatzen:
      • Lehenbizi garia eta arroza.
      • Gero, beste landare batzuk.
    • Abereak eta laboreak zaintzeko, gizon-emakumeek animalien eta landatutako lurren ondoan bizi behar zuten.
    • Hori dela eta, sedentarioak bihurtu ziren.

Metal Aroaren ezaugarriak
  • Lanbideak berezitzen hasi ziren.
  • Metalezko objektuak egiten ikasi zuten.
  • Herrixkak hiri txiki bihurtzen dira.
  • Gurpila, bela eta goldea asmatu zituzten.
  • Artea:
    • Monumentu megalitikoak egin zituzten:
      • Menhirrak
      • Trikuharriak
      • Cromlech edo harrespilak

No hay comentarios:

Publicar un comentario